XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haien atzean irri egiten zuten 41 lapurrek.

- Nortzu zarete? Lapurrak? - Bai. - Nik ere nahi dut izan.

Beren historiak kontatu zizkioten elkarri.

Errax da jende hain leial horrekin adiskidetzea.

Erabaki zuten, topaketa ospatzeko, aurrean zuten etxea ebastea.

Orduan bilera bat egin zuten leihoek - Irekita ala itxita geratuko gara?

Seguritate publikoaren aginduak betetzen, itxi egin ziren.

Ohoinek eskalak, gakoak, linternak zeuzkaten; baina hori ez zitzaien deusetarako gauza jelazko ormaren kontra, tente zegoena, egunabarraren urtzearen haiduru.

Mutilak atera zuen kaiola bat kilkir batekin eta kantarazi zion.

Etxeko aurrekaldetik neguak eroriz zihoazen, beren kapa luze, otso eta lerekin.

Leizo urgaineztatuan, bordatzaileek esan zuen: - Albara ureztatzen duzuna, Zenbat hosto dauka muluak?.

Eta lapur guztiek errepikatu zuten: Zenbat hosto dauka muluak? Lapurrei entzutean, bordatzailea hatz bat ziztatu zen.

- Artile eta zetaz bordatzen duzuna, luza niri zure ilekordak eskailera barik igon nadin.